4.000 euro lortzeko 28 egunen faltan

Kronika - Erredakzioa 2014ko azaroaren 22a

Aitziber Estanga eta Krstian Amorena astigartarrek har­tzen dute parte Damba musika taldean. Datorren urterako proiektu potoloa dute eskuartean, eta crowdfunding, dirua biltzeko kanpaina jarri dute martxan; 4.000 euro lortu behar dituzte, abenduaren 20a baino lehen.

Disko berria eta Hego Amerikan bira
Disko berria 2015eko maia­tzean grabatzeko asmoa dute,  Baionako Agorila eta Kubako Egrem argitaletxeen elkarlanari esker. Kubako artista ospetsuenen lankidetza ere izango dute. Horrez gain, bira egiteko asmoa dute, Kuban (Cubadis­co jaialdian), Venezuelan eta Mexikon barrena.

Laguntza eman eta saria jaso
Proiektuari heldu ahal izateko, 4.000 euro lortu behar ditu Damba musika taldeak, abenduaren 20a baino lehen. Laguntzeko, www.karena.eu helbidean sartu behar da.
Bertan, aukera dago eman nahi den diru kopurua finkatu eta sari bat aukeratzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!