Abeslari profesionalek osatutako zortzikotea edo otxotea da Lurra. Bihar kontzertua eskainiko dute, arratsaldeko 18:30etan hasita, Andre Maria elizan.
Frantziako lirika eta euskal doinuak
Bordeletik etorriko da Lurra zortzikotea. Jordi Freixa dute zuzendari, otxotea osatzen duten abeslari profesional hauek.
Frantziako lirika arlo ezberdinetan aritutako abeslariak dira, eta biharkoan haien ahots gozoak entzuteko aukera izango da. Kontzertua, bereziki, euskal doinuetan oinarrituko da.
Santa Zeziliaren omenez
Gaurkoa da musikoen patroiaren eguna; Santa Zeziliarena, hain zuzen. Honen harira antolatutako emanaldia izango da biharkoa.