Aurreneko bilera etzi, parte-hartze ordenantzarako

Kronika - Erredakzioa 2014ko azaroaren 22a

Astigarragako Udalak ordenantza bat osatu nahi du herritarren partehartzea sustatu eta bideratzeko. Hau osatzeko, beharrezkoa du herritarren kolaborazio eta partehartzea, eta lau bilera antolatu ditu, ordenantza hori denen artean sortu ahal izateko.
Aurreneko bilera astelehenean egingo da, arratsaldeko 19:00etan, udaletxean. Beste hirurak abenduaren 1ean, 10ean eta 15ean egingo dira, eta bakoitzean gai desberdinak landuko dira.

Hiru gairi buruz, astelehenean
Ordenantza sortzeko aurreneko bilera astelehenean egingo da, eta bertan, hiru gai landuko dira. Batetik, eztabaidatuko da ea zer egin daitekeen pleno eta batzordeetako informazioa herritarrengana iritsi dadin. Bestetik, alkatearen fun­tzioen inguruan eztabaidatuko da.
Azkenik, erabakiko da zein prozedura edo bide jarri daitezkeen martxan herritarrek beren eskaera, kexa eta ekarpenak egiteko.

Astelehenean arratsaldeko 19:00etan egingo da aurreneko bilera, udaletxean.

Hurrengo hiru bileratan, beste hiru gai eta aurkezpena
Ordenantza osatzeko beste hiru bilera ere antolatu dira; guztiak udaletxean, 19:00etan.
Hurrengoa abenduaren 1ean egingo da. Bertan erabakiko da zein informazio den Udalak derrigorrez herritarren eskura jarri behar duena, eta aurrekontuak osatzeko herritarren partehartzea bermatu eta sustatzeko zein prozedura jarri. Abenduaren 10ean, berriz, herri kontsultak noiz eta zein baldintzatan egin behar diren zehaztuko da. Azkenik, abenduaren 15ean partehartze ordenan­tzaren zirriborroa aurkeztuko da herritarren aurrean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!