Kilometrotik gorako bufanda gaur udaletxean

Kronika - Erredakzioa 2014ko azaroaren 22a

Iritsi da egun haundia. Gaur goizeko 10:00etan zintzilikatuko dute indarkeria sexistaren aurka jositako bufanda. 400 metrokoa izango zela aurreikusi zuten proiektua martxan jarritakoan, baina Kordo­batik iritsitako 535 metroko zatia gehituta, kilometrotik gorako bufanda osatu da, azkenean.

Tailerrak, laburmetraiak eta emanaldiak, egunean zehar
Bufanda balkoitik zintzilika­tzearekin hasiko dira gaurko ekitaldiak. Goizeko 10:30etan Jone Arrospidek Yin Tao tailer irekia emango du, eta 11:00e­tan, Emakunderen autobusak ateak irekiko ditu; ge­ne­ro indar­keriaren inguruko laburmetraiak jarriko dituzte.
Bestalde, Foru Plazan Haima bat jarriko da, eta tailerrak emango dira. Era berean, musika eta dantza emanaldiak hasiko dira 11:00etan: Chatva­ari Sundari (Bollywood), Aldeia de Bambas (Capoeira) eta Asti­garragako Norberto Almandoz musika eskolako Berak taldea.
Eguerdi partean, berriz, ekitaldi nagusia egingo da.

Asteartean kontzentrazioa; astean zehar, gehiago
Astigarragan ekitaldi gehienak gaur egingo badira ere, asteartea da genero indarkeriaren aurkako nazioa­rteko eguna, eta Astigarragako Udalak dei egiten die herritar guztiei egun horretan 12:00etan udaletxearen aurrean egingo den kon­tzentrazioan parte hartzera.
Bestalde, 18:00etan zine foruma izango da, doan, kultur etxean: Bajo la misma estrella.
Asteazkenean, berriz, emakumeentzako Qi Gong saio irekia emango da doan kultur etxe­an, 09:30etatik 11:30etara. Os­tiralean, ordu berean, Bio­dan­tza saioa, eta larunbatean, autodefentsa tailerra, 17:00etatik 20:00etara Gaztelekuan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!