66 familiek bazkalduko dute elkarrekin, bihar

Kronika - Erredakzioa 2014ko azaroaren 22a

Hernanin bizi diren 66 fa­miliek elkarrekin baz­kal­duko dute bihar, Bizilagunak eki­me­naren bueltan. Bertako familia bat, eta atzerriko bat elkartuko dira, bietako baten etxean, bazkaldu eta elkar ezagutzeko gogoz.
Bizilagunak ekimena SOS Arrazakeriak antolatu du beste urtebetez, eta Hernanin, Amherrek ba­bestu du. Asmoa da, bertako eta atzerriko fa­miliak bazkari baten bueltan elkartzea, elkar ezagutu, au­rreiritziak puskatu eta ha­rremanak sendotzeko.

Inoizko ediziorik jendetsuena
Antolatzaileak pozik dira ekimenak edizio berri ho­netan izan duen harre­ra­re­kin, 66 familien zifra, orain arteko onena baita, diferen­tzia haundiarekin. 60 fa­miliak dira Hernanikoak: 30 berta­n jaioak dira, eta, beste 30ak etorkinak. Azken hauen ar­tean daude Kolonbia, Ekua­dor, Senegal, Nigeria, Sahara, Dominikar Errepublika, Nika­ragua, Honduras eta Uzbe­kistanen jaioak.

Asko, berriak
Autoktonoak diren familien artean, izena eman dutenen erdiak, 15, berriak dira. Eta etorkinen kasuan berriz, ia guztiak dira berriak: 30etik 25.
Antolatzaileek azaldu dutenez, azken hauen k­a­suan, erabaki dute azken urteetan Her­na­nira etorri direnak lehenestea: «azken bi urteetan Hernanira etorri diren familiak lehenetsi ditugu. Etorkinen bertaratzea da hel­burua, eta ekimenari esker, aukera izango dute, familiarekin batera, bizitzeko aukeratu duten herria hobeto  eza­gutzeko».

Asmoa da bertako eta atzerriko familiak elkar ezagutzea, aurreiritzia haustea eta harremanak sendotzea

Gazteak ere animatu dira
Aurtengo beste berrikun­tzetako bat da, 21 eta 27 urte bitarteko gazteak ere animatu direla. Izan ere, Bizilagunak ekimenean ez dute soilik familiek parte hartzen, baita lagun koadrilek ere: «gazteek bosnako koa­driletan eman dute izena, eta beste gazte edo familiekin elkartuko dira».

Plana, elkar ezagutzea
Eguerdiko 14:00ak inguruan elkartuko dira 66 familiak, bata edo bestearen etxean; 27 bazkari egingo dira guztira. Harrera egingo duen familiak pres­ta­tuko du otordua, eta gon­bidatuak ere, eramango du zerbait. Elkarrekin ha­rre­ma­netan jartzeko, dinamiza­tzaile bat izango dute, eta honen lana izango da elkartze hori ahalik eta baldintza onenetan ematea. Hau da: «aurrez, batak bestearen ohi­turak ezagutzea, bisitariak hartzailearen etxera era­matea, aurkezpenak egitea, hizkuntza zailtasunak badaude itzultzaile lanak egitea, etabar...».

66 familiek eman dute izena aurten, eta 27 bazkaritan elkartuko dira

Jaialdia, datorren larunbatean
Bizilagunak ekimenean parte hartu duten familia, lagun­tzai­le eta kide guztiak jaialdi baten bueltan elkartuko dira, datorren larunbatean.
Jaialdia Do­nostiako Vic­toria Eugenia antzokian izango da, arratsaldeko 17:00­etan, eta gerturatu nahi duen guztiarentzat izango dituzte ateak zabalik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!