asteartea, azaroaren 25 da, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna. Honen bueltan, hainbat ekitaldi izango dira herrian, Bilgune Feministak eta Hernaniko Udaleko Berdintasun Sailak antolatuta.
Mural margotzea, gaur
Ekitaldi horien artean aurrenekoa gaur antolatu dute: mural margotze herrikoia egingo dute Plaza Berrin, eguerdiko 12:00etan. Lehiaketa bat jarri zuten martxan, marrazkia bera eta leloa aukeratzeko. Plaza Berrira gerturatzen diren guztiek izango dute parte hartzeko aukera.