Hernaniko gazteriaren diagnosia egin nahi du Udalak, eta Aztikerren laguntzarekin, prozesu partehartzailea ari da egiten. Gaur dute saioa herriko gazteekin, 19:00etan, Gaztetxean. Saioa irekia da.
Gazte politika batek zer landu behar duen aztertuko dute, eta horretarako hainbat adibide eta kasu praktiko azaltzera etorriko dira hiru talde. Bestelako aisialdi ereduak azalduko ditu Hernaniko Kanika taldeak. Lakaxita taldea Irundik etorriko da, kooperatibagintzaren inguruan hitz egitera. Eta azkenik, autogestioa eta etxebizitza kooperatiben inguruan ariko da Bartzelonatik etorriko den Can Batlló taldea.