Egunero klase berean egotetik, oso tarteka ikustera pasatzen dira herritar asko, ikastola bukatzen dutenean. Egunean jarri eta denen berri izateko aitzakia ederra izaten da kintotako afaria. Joan den asteburuan Urumeako 14 lagun elkartu ziren, 1986an jaiotakoak guztiak. Afari eder baten bueltan kontu zaharrak ekarri zituzten gogora: anekdotak, irteerak, klasean bizitutakoak... Konturatzerako pasa ziren orduak, eta erabaki zuten, onena zela, gutxi barru elkartzea. Noizko datorren hitzordua?