Waterpoloa ezagutzeko aukera bihar, 8 urtetik gorako edonork

Kronika - Erredakzioa 2014ko azaroaren 21a

Waterpoloa da kirolik konpletoenetako bat: ariketa asko egiten da, eta lesio gutxi izaten dira, uretan egiten baita.  Onura asko ditu: gorputzeko ia atal guztiak lantzen dira, eta trebezia asko irabazten da; gainera, talde jokoan egiten da, eta eraso eta babes estrategiak garatzeko aukera ematen du.

15 urteko historia du Hernaniko waterpolo taldeak, eta Gipuzkoako kopa irabazitakoak dira.

25 urteko bidea
Hernanin tradizioa duen kirola da waterpoloa; egun lehian talde bakarra ari bada ere,  taldeak 25 urteko historia du. 15 urtez eskaini dute eskola kirolean eta kirol federatu aritzeko aukera. Gipuzkoako hainbat kopa eta liga irabazitakoak dia gainera, Hernaniko taldeak.

Ate irekiak, ezagutarazi eta taldea indartzeko
Hernaniko waterpoloak taldea indartu nahi du, eta helburu horrekin ate irekiak antolatu ditu bihar. Hitzordua, eguer­­diko 12:00etan jarri dute, kiroldegiko igerilekuan. Bal­din­tza bakarra da: 8 urte bai­no gehiago izatea. Handik au­rrera, probatu eta ezagutu nahi duten guztiak gonbidatuta daude. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!