urteko zita berezienetakoa dute gaur, Musika Eskolako ikasleek. Musikarien Zaindariaren eguna da bihar, Santa Zezilia, eta omentzeko gogoz, kontzertua antolatu dute gaur, Biterin, 18:30etan.
Ondo entsaiatutako piezak joko dituzte ikasleek, instrumentu ezberdinekin: saxoa, soka, akordeoia, gitarra, trikitixa, txalaparta eta pianoa. Abesbatzak ere kantatuko du, emanaldian.
Diploma banaketa, atsedenaldian
Urte osoan egindako lana saritzeko eguna ere izango da gaurkoa. Atsedenaldian diplomak banatuko dizkiete, maila ezberdinetako ikasketak gainditu dituztenei.