Hernaniko Podemos aurkeztuko dute gaur

Kronika - Erredakzioa 2014ko azaroaren 21a

Azken urtean mapa politikoa hankaz gora jarri duen alderdi politikoa iritsi da Hernanira. Gaur arratsaldean aurkeztuko dute Podemos-Ahal dugu alderdia. Lanean aritu dira azken asteetan, eta bilera batzuk eta gero, taldea he­rritarrei aurkezteko mo­duan dira. 19:30etan jarri dute hitzordua Biterin, eta her­naniar guztiak animatu di­tuzte, ger­turatu eta tal­dea­ren nondik norakoak ezagutzera.

Asanblada moduko aurkezpena
Asanblada itxurako aurkez­pena izango da gaurkoa, par­te hartu nahi duen guztiari ire­kia. Bertan azalduko dute nor diren, nondik datorren Po­demos, zein diren alder­diar­en helburuak, eta beste hainbat gai. Podemosek dio, herriaren eta herrita­rren­tza­ko alderdia izan nahi duela.

Jende asko, lanean
Azaldu dutenez, Hernaniko jen­de askok hartu du parte Po­de­mosen antolaketan: «pla­ta­for­mako kideez gain, herri­ta­rrek ere izan dute kola­bo­ra­tze­ko aukera, bilerak egin dit­uzte».
Korreo elektroniko bat dute herritarren esku: podemos.hernani@gmail.com. Eta Face­booken ere badute orrialdea: Podemos Hernani-Ahal dugu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!