Atzietak, Andrekalek eta Zinkoeneak bat egiten duten tokian baldosak aldatu nahi ditu Udalak. Hori dela eta, gaur eta bihar aldaketak izango dira Kaxkoko trafikoan. Atzietan zamalanek eta bertakoek bakarrik sartu ahal izango dute; eta Andrekaletik gora aterako dira. Andrekale eta Kale Nagusiak gorako norabidea bakarrik izango dute. Eta Plaza ateratzeko erabiliko da, eta ez sartzeko.