Igorin mendira buelta, igandean

Kronika - Erredakzioa 2014ko azaroaren 20a

Gaztetxoentzako mendi irteera antolatu du Mendiriz Mendi elkarteak igandean. Igorin mendira egingo dute buelta, goizeko 08:30etan Atsegindegitik abiatuta. Prezioa 2 eurokoa da gaztetxoentzat; eta 6 euro helduentzat. Izena emateko aukera gaur eta bihar izango da, elkarteko bulegoan, 20:00etatik 21:00etara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!