2013ko urrian eta azaroan ikerketa partehartzailea egin zen herrian, kirol espazioen beharrak definitzeko asmoarekin. Erabakiak hartu, eta plangintza bat egin zen aurrera eramateko. Jarraipen Batzorde bat ere sortu zen, guztiaren jarraipena egiteko. Martxoan bildu zen aurreneko Batzorde hori; eta bigarren hitzordua, gaur jarri dute. Biterin elkartuko dira, 19:00etan.