Donostiako Zinemaldian sekulako arrakasta izan zuen Loreak pelikula jarriko dute asteburuan Biterin. Bost sesiotan ikusteko aukera izango da: bihar 22:30etan, larunbatean 19:30 eta 22:30etan, igandean 19:30etan eta astelehenean 16:30etan.
Jon Garaño bertan, bihar
Jon Garaño astigartarra da pelikulako zuzendarietako bat. Biharko sesioan Biterin izango da, Loreak hernaniarrei aurkezteko gogoz. Gainera, bukatutakoan, filmaren inguruko solasaldia egiteko aukera izango da Garañorekin.
Euskeraz egindako aurreneko luzemetraia
Jose Mari Goenaga da beste zuzendaria. Pelikula aitzindaria da, euskeraz grabatutako aurreneko luzemetraia izan delako. Donostiako Zinemaldian aurkeztu zen, eta Zurichen, Tokion jaialdietan izan da, eta epe motzean hitzordu gehiago ere badituzte. Garañori egindako elkarrizketa: www.kronika.net.