Gorrotxategi eta Santxo nagusi, Donosti Gain txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2014ko azaroaren 20a

Donosti Gain txapelketako fi­nala jokatu zen asteburuan Egian, eta lau jokalaritatik hi­ru hernaniarrak izan ziren. Ojuel eta Aizpitarte her­nania­rrek, Gorro­txategi eta Santxo usurbildarraren kontra jokatuko zuten. Partidu gogorra izan zen hasieratik. Pelo­ta­kada askoko tantoak jokatu ziren, eta gehienak Gorro­txa­tegi eta San­txoren aldekoak izan ziren; 11-3 aurreratu ziren. Par­tidua 17-16ra arte berdindu zen; eta handik aurrera, bikote hernaniarrak ez zuen zorte askorik izan. Go­rrotxategi eta Santxo nagusitu ziren, 22-17.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!