Probatzeko aukera, Urumean

Kronika - Erredakzioa 2014ko azaroaren 20a

Bigarren urtez, eskubaloi jardunaldiak antolatu ditu Her­naniko Eskubaloi Taldeak Urumea ikastolan. Asmoa da, neska-mutilek eskubaloia ezagutzea. Hastapeneko klaseak ematen dituzte, kirol honetan eskarmentu haundia duten monitore, jokalari, tekniko eta abarrek; goi mailakoak guztiak.
Aurreneko saioa herenegun jaso zuten, eta gaur ere izango da aukera: 09:00etatik 10:30etara. Hilaren 25, 26 eta 27an ere, ordu berean izango dira sesioak. Eta arratsaldez ere, emango dituzte: datorrena, hilaren 25ean, 14:30etatik 16:00etara.

Ateak zabalik, gainerako ikastetxeentzat
Eskubaloi taldeak azaldu duenez, jardunaldi hauen helburua da eskubaloia ezagutaraztea, batez ere, herriko txikienek kontaktua izatea. Hori horrela, gainerako ikastetxeei gogoratu nahi die, ateak zabalik dituztela.
Eskubaloi taldearekin ha­rre­ma­netan jartzeko bi bide: telefonoz, 699 845 896 edo emailez, hernanikoeskubaloia@gmail.com.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!