Hernaniko 11 ostalarik jaso dute ‘Euskadi Gastronomika’ distintzioa

Kronika - Erredakzioa 2014ko azaroaren 19a

Euskadi Gastronomika ekimena jarri dute martxan Basquetour Euskadiko Turis­mo Agentziak eta Behemendi-Donostialdea Turismoguneak. Produktu Kluba osatu dute, turismo enogastronomikoa erakartzen duten enpresekin, eta 40 enpresak jaso dute distintzioa. Tartean daude Hernaniko 11 sagardotegi, jatetxe eta taberna.
Astelehenean aurkeztu zuten ekimena, Orona Fun­da­zioan. Helburua da, Euskadi eta potentzial enogastronomikoa duten eskualdeak erreferentzia bilakatzea nazioartean. Euskadi Gastronomika markak, bereizi egingo ditu Klubeko kide diren establezimenduak, turisten aurrean. Horrela, turistek ziurtatuta izango dute elikagaien eta zerbitzuaren kalitatea.

Hernanik, protagonismo haundia Klubean
Produktu Kluba osatzen dutenen artean, 11 dira Hernani­koak: Akarregi, Altzueta, Iparragirre, Itxas-Buru, Otsua-Enea eta Zelaia sagardotegiak; Errioguarda, Iturralde eta Saretxo jatetxeak; eta Aralar eta Kixkal pintxo tabernak.
Arantza Madariaga Basque­tourreko zuzendariak azaldu zuen, denen arteko elkarlanarekin jarri dutela martxan ekimena: «Kluba osatzen duten eragile publiko eta pribatuen arteko lankidetza filosofiaz sortu da, dinamizazio ekintza bateratuak bultzatzeko, lana sarean eginez».

Behemendik eraman du aurrera ekimena
Eusko Jaurlaritzak jarri du martxan, Euskadi mailan. Donostialdean, Behemendik hartu du Produktu Klubaren ardura. Ainhoa Amundarain Behemendiko arduradunak, eskerrak eman zizkien Klu­beko kide guztiei: «eskerrak denei, proiektuan jarritako konfiantzagatik, eta es­kain­tza gastronomikoa hobetzeko egindako apostuagatik».
Kluba osatzen duten enpresen artean, sagardotegiak, jatetxeak, pintxo tabernak, ostatuak, museoak, ekoizleak eta zerbitzu enpresak daude. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!