Atzietara zamalanek eta bertakoek bakarrik sartu ahal izango dute bihar eta etzi

Kronika - Erredakzioa 2014ko azaroaren 19a

lurreko baldosak aldatu nahi ditu Udalak, Atzietak, Andrekalek eta Zinkoeneak bat egiten duten lekuan. Hori dela eta, bihar eta etzi a­l­daketak izango dira Kaxkoko trafikoan.
Atzieta kalea zabalik egon­go da, soilik,  zama­lanetarako eta bertakoen­tzako. Ibilgailu horiek Plazatik atera beharko dute, eta horretarako, Andre­ka­lean gora egin beharko dute. Kale Na­gusia ere, no­rabide ba­ka­rrekoa izango da bi egun hauetan: Zinkoeneatik Plaza­ra­koa. Aldaketa hauek medio, Plaza irteteko bakarrik er­a­biliko da, eta beraz,  bi egun hauetan ezingo da Portalezkanpotik sartu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!