Ez zen partidu erraza izan; luzapenera arte saiatu zen Hernani, eta ondo merezitako saria jaso zuen Zast Zarautzi 59-52 irabazita. Etxekoak 2-0 aurreratu baziren ere, partidu osoan atzetik joan ziren markagailuan. Atsedenalditik bueltan aldaketa gutxi. Laugarren laurdenaren hasieran, 10 puntuz atzetik ziren hernaniarrak. Pista osoan presionatu zuten, eta ordura arte sartzen ez zirenak ere, sartu ziren. Luzapenean jarri zen Hernani aurretik, eta 59-52koarekin zazpigarren garaipena lortu zuten etxekoek.