Tailer praktikoak eskainiko ditu Agifesek, Buru Gaixotasuna duten Pertsonen eta Senideen Gipuzkoako Elkarteak; Biterin izango dira tailerrak. Bertan ikasiko dute nola hobetu harremanak, buruko gaixotasunen bat duten senitartekoekin. Hain justu, tailerrak zuzenduta daude buruko gaixotasuna duten senide eta zaintzaileei.
Saioak, bihar, azaroaren 27an, eta abenduaren 11n
Hiru saio eskainiko ditu Agifesek. Aurrenekoa, bihar bertan izango da, arratsaldeko 18:30etatik 20:30etara. Ordutegi berean izango dira beste biak ere: azaroaren 27an eta abenduaren 11n.
Hiru adituk emango dituzte tailerrak. Biharkoa Veronica Pazos gizarte-langileak emango du. Datorren astekoan, Maider Gorostidi psikologoak emango ditu jarraibideak. Eta abenduak 11n, Nekane Azuabarrena psikologia izango da arduraduna. Hiru saioak gazteleraz izango dira.
Izena emateko, Agifesera deitu
Tailerra jaso nahi duenak, Agifesera deitu behar du. Izena emateko deitu 943 47 43 37 telefonora.