Indartsu hasi baina...

Kronika - Erredakzioa 2014ko azaroaren 19a

Euskal Ligako mutilen taldeak 95-75 galdu zuen Ibaizabal taldearen aurka. Hasierako minutuetan oso indartsu aritu ziren astigartarrak, baina gainerakoan etxekoak nagusitu ziren. Bigarren laurdeneko azken minutuetan erabakita utzi zuten partidua. Partzialak: 23-17 27-16 25-16 22-26; finala 97-75. Saskiratzaileak: Lizeaga 3, Rementeria 16, Garcia 12, Sanchez 11, Salas 2, Lijo 6, Salinas 2, Sarasola 14 eta Sarasua 9. Probintzialek, berriz, gutxigatik galdu zuten Orbela tabernaren aurka: 47-41. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!