Txistu emanaldiak eta Bordeleko zortzikotea, igandean

Kronika - Erredakzioa 2014ko azaroaren 19a

Santa Zezilia eguna, musika­rien zaindariaren eguna, larunbatean da eta haren omenez, hainbat musika emanaldi izan dira eta izango dira aste honetan. Igandean, txistu emanaldiek eta Borde­leko Lurra zortzikotearen kontzertuak girotuko dute herria. 
Astigarragako txistulariek diana jotzen dutela 25 urte betetzen dira aurten eta diana berezia joko dute Txirriskla taldeko, Musika Eskolako txis­tu ikasle eta irakasleek, eta herri eskolako ikasleek. Horrez gain, eguerdian diane­tan jo­tzen di­tuz­ten doinuekin ema­nal­diak es­kainiko dituzte herriko hain­bat txokotan. Goizeko 09:30e­ta­tik 12:30etara ariko dira.
Bordeleko zortzikotea be­rriz, Frantziako lirika ezber­dinetako abeslari profesiona­lez osatua dago eta Jordi Freixaren zuzendaritza­pean euskal doinuetan oinarrituta­ko emanaldia eskainiko dute. 18:30etan izango da elizan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!