Emakumeen Binakako Pala Txapelketa izango da larunbatean eta izena emateko azken eguna bihar da. Kiroldegian apuntatu behar da edo emailez: kiroldegia@astigarraga.net. Prezioa: 4 euro bikoteko. 16:00etatik aurrera hasiko da txapelketa. Teniseko pelotarekin izango da, 15 puntutara. Emakumea Kirolari taldeak antolatu du.