Hezkuntza Tailerrak antolatu ditu Udalak eta gaur izango da lehenengo hitzaldia: Informazioa eta hezkuntza, guraso izatearen oinarri. Miren Camison haur filosofiako irakasleak eta Hazi Hezi aldizkariko kideak emango ditu azalpenak. Informazioak duen garrantzia azalduko du. 18:00etan izango da, kultur etxean.