«Partehartze ordenantza sortu nahi dugu»

Kronika - Erredakzioa 2014ko azaroaren 19a

Andoni Gartzia alkateak atzo prentsaurrean azaldu zuen partehartze ordenantza bat sortu nahi duela Udalak, herri­tarrekin batera. Hala azaldu zuen: «Partehartzearen alorre­an, aurrerapauso haundia ema­­te­ko asmoa dugu. Par­te­har­tze ordenantza bat sortzeko asmoa dugu, herritarrak Udal jardue­raren erdigunean jarri nahi ditugulako. Partehartze prozesu ugari egin ditugu: Udaleko bile­rak auzoetara eraman ditugu, herritarrek iritzia emateko web orria sortu dugu, inbertsioetako zati bat nora bideratu herri­tarrek erabaki dute... Orain, pauso bat gehiago emateko garaia da, eta pauso hori da partehartze ordenantza».

Zertarako ordenantza?
Bi arrazoi eman zituen alka­teak ordenantza sortzeko: «Bate­tik, herritarrek Udalare­kin duten hartu-emana bide­ratuko duen tresna izateko, eta bestetik, Udala zenbait gauzetan behartua egon dadin herritarren partehartzearen esparruan».
Honako Udal jardunak arau­tu­ko lituzke: Udalak derri­gorrez herritarren eskura jarri behar duen informazioa (epai­ak, aurre­­kontuak...); aurrekon­tu­­ak osa­tze­­rakoan herritarren parte­har­tzea bermatu eta susta­tuko duen prozedura osatzea; herri­tarrei Pleno eta batzor­dee­tako edukiak hurbil­tzea; herri­ta­rren eskaera, ekar­pen eta kexak bidera­tzeko prozedurak erraz­tea; kontsultak egiteko prozedura sortzea...

Lau bilera
Ordenantza hau, herritarrekin batera egin nahi du Udalak eta lau bilera egingo dituzte. Lehe­nengoa astelehenean izan­go da. Gainerakoak: aben­duak 1, 10 eta 15. Guztiak, 19:00etan izango dira udale­txe­ko Pleno aretoan. Herrita­rrei dei egin zien alka­teak parte hartzeko: «Sakondu dezagun demokrazia zuzen eta partehartzailean eta ez gaite­zen mugatu 4 urtero botoa ematera». 
2015eko aurrekontuei be­gira, partehartze prozesua berriz mar­txan jarriko dutela aurreratu zuen. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!