Kilometro bateko bufanda eta ekitaldi ugari, genero indarkeriaren aurka

Kronika - Erredakzioa 2014ko azaroaren 19a

Hiru egun besterik ez dira ge­ra­tzen azaroak 22rako. In­dar­keria sexistaren aurkako ma­ta­zak ekimenaren egun potoloa izango da eta atzo prentsaurre­koa eman zuten ekimenaren arduradunek. Bufanda erraldoi bat osatu dute, munduko txoko desberdinetatik bidalitako indar­­ke­ria sexistaren kontrako me­zue­kin, eta horixe jarriko dute udaletxeko balkoi­an, larunbate­an. Egun osoan zehar, ekitaldi ugari ere izango dira, 10:00etatik aurrera. Andoni Gar­tzia alkateak halaxe azaldu zuen: «Emaku­me­en kontrako indar­keria mun­du osoan zabalduta dago­en gaitza da eta Astigarra­gan, ekimen honen bitartez, gure ekarpena egin nahi diogu borro­ka honi». Astigarraga eta inguru­ko herri­tarrei larunba­tean parte hartze­ko gonbitea luzatu zien eta baita azaroak 25ean udaletxea­ren aurrean egingo den kon­tzentra­ziora joateko ere. 

«Sekulakoa izan da erantzuna»
Isabel Otero berdintasun zine­gotziak emozionatuta hitz egin zuen: «Eki­mena pasa den urte amaie­ran abiatu genuen. Lan haun­diko hilabeteak izan dira, bu­fan­da egiten eta proiektua za­bal­tzen. Aurreikus­pe­nen arabe­ra, 500 metroko bufanda zabal­tzea lor­tuko dugu larunbatean. Eta horrez gain, 535 metro bidali dituzte Kordobatik. Kilometro pasatxoko bufanda osa­­tu­ko dugu. Pasada bat da. Ez genu­en hau lortzerik espero. Ekimen honen berri ema­tean, inork ez du ezezkorik esan. Se­ku­lakoa izan da, herri txi­ki batetik abiatutako ekime­nak horrelako erantzuna izatea. Oso po­zik gau­de, Astiga­rragan, genero indar­keriaren aurkako aldarri­kapena bistara­tu eta za­baldu dugulako!». Eskerrak eman zizkien ekime­na­rekin bat egin duten guztiei: «Bufanda za­tia bidali duzuen guztiei, Ha­rituz elkarteko eta Haurralde fun­dazioko kideei, Emakunderi eta Astigarragako kolektibo eta el­kar­teei. Eskerrik asko zuen la­gun­tza eta esku­zabaltasuna­gatik!». Euskal Herriko bufan­da­rik luzeena izango da behintzat.
Bufanda zatiak lortu dituzte Euskal Herriko lurralde guztie­ta­tik, espainiar estatuko komu­nitate guztietatik eta munduko 16 herrialdetatik: Ingalaterra, Frantzia, Polonia, Mexiko, Por­tu­gal, Errumania, Belgika, Erru­sia, Austria, Tunisia, Suedia... Eta oraindik jasotzen ari dira. Atzo bertan Holandatik jaso zuten.
Larunbatean ez dela proiek­tua bukatzen gaineratu zuen Ote­rok: «Gure aldarrikapena ozen zabaldu eta gero, beste pauso bat emango dugu eta bufanda zati horiek desegin eta mantetan bihurtuko ditugu behar gehien dutenen artean banatzeko».

Bihar eta ostiralean ere bai
Bihar, murala pintatuko dute 19:30etan, Joseba Barandiaran plazan eta ostiralean, hitzal­dia izango da: Ni plazerra naiz. 17:00etan, Gaztelekuan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!