Hernaniko Podemos aurkeztuko dute ostiralean

Kronika - Erredakzioa 2014ko azaroaren 18a

Hernanira iritsi da Podemos alderdia ere. Azken asteotan lanean aritu eta bilerak egin ondoren, Hernaniko Podemos aurkeztuko dute ostiral honetan. Biterin izango da, arratsaldeko 19:30etan, eta herritar guztiak animatu dituzte hurbiltzera, alder­diaren nondik norakoak ezagu­tzeko.
Asanblada moduko bat izango da ostiraleko aurkez­pena, joan nahi duten guztiei irekia. Bertan azalduko dute nor diren, nondik datorren Podemos, zein diren alderdiaren helburuak eta beste gai asko.
Herriaren eta herriaren­tzako alderdia izan nahi du Podemosek.

Hernaniko jendea eta plataformako kideak, aurkezpena antolatzen
Jende askok hartu du parte Hernaniko Podemosen anto­la­ketan. Plataformako kideez gain, herritarrek ere izan dute kolaboratzeko aukera, egin dituzten bileretan.
Gainera, helbide elektroni­ko bat ere jarri dute hernani­a­rren esku, informazio gehiago eska­tu nahi duenarentzat edota edozertan kolaboratzeko gogoa daukan edonorentzat: podemos.hernani@gmail.com.
Bestalde, Facebooken ere orrialdea jarri dute martxan, eguneroko jardunaren berri emateko, eta jendearen parte hartzea sustatzeko: Podemos Hernani-Ahal dugu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!