Sexualitatea hizketagai Goiz Eguzkin, gaur

Kronika - Erredakzioa 2014ko azaroaren 18a

Sexualitatea izango da gaur hizketarako gai nagusia, Goiz Eguzki egoitzan. Arratsaldeko 17:30etan hasita, hitzaldia eta solasaldia egingo dute: Sexualitatea eta tratu onak. Harremonak egitasmoaren barruan antolatu dute saioa, eta Edurne Mendizabal izango da hizlaria.

Adinekoak, esperientzia haundiko jendea
Sexualitatea lantzeko, ekin­­tza ugari antolatzen ditu Harre­monakek, gizarte talde ezber­dinekin. Gaurkoan, adi­neko pertso­ne­kin egingo dute. Antolatzaileek azaldu dute, esperientzia haundiko jendea izaten dela Goiz Eguzkin, horrelako kontuetan. Egoi­tzak, bazkide direnak eta ez direnak gonbidatu nahi ditu hitzaldira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!