Zortea besterik ez da falta

Kronika - Erredakzioa 2014ko azaroaren 17a

Ikaragarrizko lana egin zuen atzokoan Hernanik; jo­ka­lari profesionalek osatzen dute Santanderko Indepen­diente taldea, eta hala ere, par­tidu nahiko parekatua jokatu zuten.
Zaletuek emozio eta ten­tsio haundiarekin bizi izan zu­ten jokaldi bakoitza. Be­re­zi­ki, bukaera aldera, jokoa na­hasi eta epaileak entsegu bat baliogabetu zuenean. 27-38 galdu zuen Hernanik.

Hasieran, berdinduta
Hasieran 10 puntuko aldea atera zuen San­tan­de­rrek. Genuak tartea txikitu zuen zigor kolpe batekin, eta berdinketa etorri zen gero, Oier Garmendiaren entseguari eta Genuaren transformazioari esker. Atsedenaldiaren aurretik, ordea, 10-16, bisitariek.

Bukaeran, tarjeta gorriak
Atsedenalditik bueltan tartea zabaldu zuen Independientek: 10-23. Genuak zigor kolpea egin zuen segidan, eta Inde­pendientek beste entsegu ba­tekin erantzun; 13-28.
58garren minutuan zigor entsegua adierazi zuen epaileak: 18-28; eta Genuak borobildu: 20-28. Gero, nahasmena: entsegu bana, txartel gorriak David Pelaez eta jokalari santandertar bati, eta inork ikusi ez duen avant baten aitzakian epaileak baliogabetutako Her­naniren entsegu bat.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!