«Euskalkiak pobrezia bat dira, ez aberastasuna»

Kronika - Erredakzioa 2014ko azaroaren 17a

Euskeraren inguruan gezur asko esan omen dira. Nork?
Euskararen historia mendera­kuntza baten historia da, oi­na­rrian dominazioa daukan prozesu politiko baten on­dorioa. Euskal Herriak izan zuen formulazio politiko bat, Nafarroako Erresuma deitzen dena, eta euskara erresuma hartan hegemonikoa zen, hau historialari espainolek ere onartua eta idatzia dute. Asko­tan geu gara geure historiaz enteratzen ez garenak.
Gazte­lak erresuma hura militarki konkistatu eta zatitu zuenean hasi zen gazte­la­niaren inpo­si­zio prozesua. Lurralde men­dera­tuaren hiz­kun­tza de­sa­gerraraztea da in­perioaren helburua, baina ho­ri lortu ezin duenez biztanle guztiak aka­batu gabe, orduan euska­ra­ren marjinazio soziala era­­gingo du. Horretarako sor­tu zituen gezurrak, mende asko­tako programazioren bi­dez gu­re­gana iritsi direnak, as­kotan geuk indarra eta si­nes­ga­rritasuna eman diegu­lako.

Liburuan "hamasei gezur handi eta koda bat" aipatzen dituzu. Zein dira?
Bat, hitzarmena egon zela Gi­puzkoa, Bizkaia eta Araba Gaz­te­larekin batzeko; konkista mili­tarra izan zen, aski fro­gatua historialarien aldetik, Gasteizko setioa da pasarterik ezagunena. Bi, euskara ez dela (ez zela) modernoa, praktikoa, inprentaren asmakizun ga­raian beste hizkuntza askoren aurretik zegoenean. Hiru, eus­kara inposatu egin nahi du­gula, hemen bi hizkuntza in­posatu direnean, espainola eta frantsesa, hizkuntza bat bere lu­rraldean hedatzeari “nor­ma­li­zazioa” deitzen zaiola ahaztu gabe, “inposizioa” zure lurraldetik kanpo zerbait ezar­tzeari deitzen zaionean.

Itsu-itsuan sinistu ditugu?
Mende askotako akultu­ri­za­zioa jasan dugu, gure historia ezkutatu zaigu, mundua Es­pai­niako zein Frantziako begi­e­kin ikusten genuen bitar­tean. Amnesia bultzatzen du kon­kis­tatzaileak, nor ginen oroitu ez dezagun. Deside­o­lo­gi­zatu gai­tuzte, eta hori izan da guk gezur horiek sinesteko mar­koa. Marko hori hautsita, ge­zurrak berehala urtu egiten dira.

«Deside­o­lo­gi­zatu gaituzte, eta hori izan da guk gezur horiek sinesteko mar­koa»

«Gezurra da hitzarmena egon zela Gipuzkoa, Bizkaia eta Araba Gaztelarekin batzeko»

«Ohitu egin gara; protesta barik onartzen ditugu hizkuntzaz aldatzeko egunero etengabe egiten zaizkigun eskaera guztiak»

Zein izan dira gezur horiek sinistearen ondorioak euskaldunongan?
Geure herriaren aurkako ja­rre­rak gauzatu eta bultzatu ditu­gula, geure interesen aur­kako gauzak eginez. Gutxies­pen konplexuek janda gaude, eta oso barruan ditugu mezu kolonialista horien ondorioak, geu ohartu gabe plazaratzen ditugunak. Bigarren mailako hiritarrak izatera ohitu egin gara, protesta barik onartzen ditugu hizkuntzaz aldatzeko egunero etengabe egiten zaiz­kigun eskaera guztiak.

Gezurrek presioa egin diote euskarari?
Egoera menderatuan bizi ga­ra, eta gezur horiek sine­tsa­razi digute hori sanoa dela, ezin dugula kexatu. Beldurrez bizi ga­ra euskarari buruzko gure eki­menetan, gai deli­katua omen da, sentsiblea. Kon­tsen­tsua aipatzen da. Ahaz­tu dugu egia latza: hiz­kuntza bat bere lurraldean mintzatzeko ez za­io­la inori baimenik eskatu behar.

Azkenaldian entzun al duzu  gezur berririk?
Aspaldikoa da euskalkiak eus-ka­raren aberastasun dire­ne­koa. Alderantziz da: zatiketa po­li­tikoak ekarri zuen hiz­kun­tza zatiketa, konkistak eragin zuen euskalkien sorrera. Hiz­kuntza baten helburua jendea komunikatzea bada, euskal­kiak oztopo dira horretarako, beraz probezia bat dira, ez aberastasuna. Ez dezagun geu­re burua hainbeste en­gaina!

Zer egin dezakegu gezur horiei aurre egiteko?
Lehenengo kontziente izan, de­tek­tatu; gero desaktibatu, gau­zei bere izenez deitu. Hiz­kuntza gizartean beharrezko eta onuragarri denean soilik salbatuko da; bestela folklore bihurtuko da, exotismo bat.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!