Loteria salgai herriko hainbat elkarte, talde edo alderdi laguntzeko

Kronika - Erredakzioa 2014ko azaroaren 16a

Loteria salgai EAJk, asteazkenetan
Hernaniko EAJk salgai jarri du, dagoeneko, loteria. Txirrita kaleko Batzokian erosi daiteke, asteazkenetan, 18:00etatik 19:00etara.

Hernaniko PSE-EEren loteria, salgai
Loteria salgai du, 5 euroko partizipaziotan, Hernaniko PSE-EEk. Alderdiaren egoitzan erosi daiteke.

Berriak elkarteko dendetan, loteria
Hernaniko merkatari eta ostalarien elkarteak, Berriakek, salgai dauka gabonetako loteria elkarteko denda eta tabernetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!