KOOPeratzen sortu da: enpresa berriak sortzeko formakuntza zentroa

Kronika - Erredakzioa 2014ko azaroaren 16a

Hernani, Astigarraga,  Urnie­ta, Lasarte-Oria, Andoain eta Usurbilgo herriek 2010ean si­na­tutako hitzarmenaren emai­tzetako bat da KOOPera­tzen proiektua. Hitzarme­na­ren helburua da ekimen so­ziala eta berdea bultzatzea.
Kasu honetan, KOOPera­tzen formakuntza zentro bat izango da, enpresa berriak sor­tzeko ideiak dituztenei zu­zendua, beti ere, ideia horren ardatz badira ekimen soziala, ekonomia soziala edota ekin­tzailetza kooperatiboa. «Izaera honetako aurreneko formazio zentroa da hau Euskal Herrian», azaldu zuten ostiraleko aurkezpenean.

Metodologia berria
Ikastaroaren helburua izaera kooperatibodun enpresak sor­tzea denez, horri bideratutako formakuntza metodologia be­rria sortu da. Hiru ardatz izango ditu: ideiak ikuspegi kooperatibotik garatzeko formazio espezifikoa; jarraipen indibidualizatua; eta elkarrekin koopera­tzeko sarea sor­tzea enpresa hauen artean.

Izen-ematea, bihartik
Bihar hasi eta azaroaren 28ra arte eman ahal izango da izena, Lanbiden, 6 udalerrietako udaletxeetan, edo webgunean: kooperatzen.net.
Bereziki, langabezian daudenak animatu nahi izan dituzte abenduan hasi eta apirilean bukatuko den ikastaroan izena ematera: «buruan daukaten ideia aurrera atera­tzeko aukera da». Informazio gehiago, 943 30 42 21 telefonoan edo ekinean@andoain.org helbidera idatzita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!