Argazki onenak, Txomin Goñi, Jose Luis Iraola, Xabier Arnaiz eta Marimi Azkuerenak

Kronika - Erredakzioa 2014ko aza. 16a, 01:00

Ostiralean banatu zituen Mendiriz Mendik XXXVI. Argazki Lehiaketako sariak. Mendi eta Paisaia argazki onena Txomin Goñirena izan zen. Gaia Hernani zuten argazkien artean, Jose Luis Iraolarena aukeratu zuten. Bilduma onena, berriz, Xabier Arnaizena izan zen. Azkenik, Argazki Herrikoienari saria Marimi Azkueri eman zitzaion. Ikusleek aukeratu zuten azken hau. Bestalde, elkarteak aterako duen egutegian lehiaketan parte hartu duten beste bi parte hartzaileren argazkiak jarriko dira: Maria Mamerta eta Xabier Arnaizenak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!