Damba taldeak proiektu potoloa dauka 2015eko maiatzerako: Kuban eta Latino Ameriketan bira egin eta disko berria grabatu Kubako artista ospetsuenekin. Hori horrela, laguntza beharrean da eta crowdfunding kanpaina jarri du martxan. Gutxienez, 4.000 euro lortu behar ditu abenduaren 20ra bitarte. Laguntzeko: www.karena.eu.