Partidu oso zaila gaur, baina ez ezinezkoa

Kronika - Erredakzioa 2014ko azaroaren 16a

Lehengo urtean ere jokalari profesionalak zituen talde santandertarrak, eta herna­nia­rrek jakin zuten beren indar guztiarekin bultz egin eta garaipena lortzen.
Gaur ere, horixe izango da helburua, 12:00etan, Landaren.

Aurreneko puntuak lortzeko arerio gogorra
Hernanik behar-beharrezkoak ditu puntuak, denboraldi honetan ez baitu oraindik partidurik irabazi.
Gaurkoan arerio gogorra izango du aurrez aurre, baina jokalariak prest daude lehia bizirako. Hala ere, ezin­bestekoa izango dute zaletuen berotasuna.
Santanderko taldeak titu­luren bat lortzea du helburu, eta horretarako, jokalari pro­fesionalak ditu: CRCko Izko Armental edo Jacobo Martin, Vigoko Alejandro Blanco, Cien­ciaseko Javier de Juan, edo Fran­tziatik iritsitako Javier Anaya madrildarra. Iazko hainbat jokalari ere ma­n­ten­du ditu: Pepin Sanz, Urbaitis edo Mariano Garcia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!