Sare osatzen dutenen esanetan, «giza eskubide guztien alde dauden pertsona guztiak biltzeko bokazioa du Sarek». Gaur eguerdi partean Hernanin ibiliko dira Hernaniko Sare osatzen dutenak, informazioa banatzeko eta jendea sarekide izatera gonbidatzeko.
Sakabanaketaren liburua
«Espetxeetan giza eskubideen urraketa eguneroko ogia da: gaixotasun larriak dituzten presoak, isolamendua, kondenaren bi heren edo hiru laurden beteta espetxean jarraitzen dutenak, 70 urtetik gorako presoak eta dispertsioa», azaldu du Sarek. Horri aurre egiteko Sakabanaketaren liburua argitaratuko dute (http://sare.eus/). Informazio hori zabaltzen laguntzea da Sarekide izateko modu bat.
Asteartero bilera, Biterin
Hernaniko Saren parte hartu nahi duen edonor gonbidatu dute asteartero, 19:00etan Biterin egingo dituzten bileretara.