«Gardentasuna, parte-hartzea, energia eta esperantza eskaintzen dizkiet hernaniarrei»

Kronika - Erredakzioa 2014ko azaroaren 15a

Ostegunean aurkeztu zuen PSE-EE alderdiak 2015eko hau­teskundeetarako Herna­ni­ko al­ka­tetzarako hautagaia: Ri­car­do Crespo, Zientzia Politi­ko­ak ikasia, eta PSE-EE alderdian bederatzi urte daramazkiena. Zi­negotzia ere izana da, Laz­ka­on eta Usurbilen. Pablo Peña­co­ba, Hernaniko PSE-EEko idaz­kari nagusiaren esanetan, «Hernaniko udaletxea oso on­do ezagutzen du, eta ez dau­kagu zalantzarik oso hautagai ona izango dela».

Denis Itxaso: «Atez Atekoa elkartu egin behar gaituen gaia da».


Denis Itxaso, Foru Aldun­di­rako sozialisten hautagaia ere izan zen aurkezpen ekitaldian: «Hernanin gerta daitekeen onena da Ricardo Crespo alkate izatea. Aldundiaren apostua zein den ere argi erakusten du, gazteen alde egiten baitugu. Gertukoa da bera. Ingu­ru­gi­ro­a­re­kin lotutako gaiekin beti in­teresa erakutsi duena. Hernani bezalako herri batean, Atez Atekoa ez da egokia. Hainbeste biztanle eta dituen kale motak kontuan hartuta, eztabaida sortu zen. Berez, elkartu egin behar gaituen gaia da».

Ricardo Crespo: «Jasangarria den Hernani nahi dut».

«Politika bere onera ekartzeko gardentasuna eta herritarren parte hartzea behar dira»
Ricardo Crespo hautagaiak azaldu zuen: «politika bere onera ekarri behar da, eta horretarako, gardentasuna eta herritarren parte hartzea behar dira».
Alkate iza­tera iritsiz gero zein kon­pro­mi­so beteko dituen azaldu zuen. Batetik, hau­tes­kunde programako proposa­me­nen %75a beteko duela azal­du zuen. «Errealista naiz. Ba­dau­de proposamenak uda­le­txeen eskura egoten ez di­re­nak». Beste konpromisoen artean aipatu zituen, baita ere:  aurrekontu par­te­hartzaileetan sakontzekoa, udal gastu guz­ti­en inguruko in­formazioa he­rri­­tarren es­kura jartzekoa, Atez Atekoaren inguruko gal­de­keta egitekoa, eta trafiko bideak berraztertu eta alda­tzekoa.
Lan taldeak osatuko dituela ere azaldu zuen: «denon ar­tean erabaki eta eraba­ki­takoa gauzatuko dugu».
Azken batean, «ekonomia, ingurugiroa eta gizartearen ikuspegitik Hernani jasangarri bat» nahi duela argitu zuen. «Gardentasuna, parte-hartzea, energia eta esperantza, gauzak hobetzekoarena, eskaintzen diz­kiet hernaniarrei».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!