Bost obra joko ditu gaur Musika Bandak

Kronika - Erredakzioa 2014ko azaroaren 15a

Azaroaren 22a izaten da Santa Zezilia eguna: musikoen patroiarena, alegia.
Horregatik, herriko hain­bat musika talde hasi dira kon­tzertuak prestatzen. Gaur emango du aurrenekoa, Her­na­niko Musika Bandak. Arra­tsaldeko 19:30etan joko du, udaletxeko arkupeetan, Ro­ber­to Pachechok zuzenduta.

Hango eta hemengo 5 obra
Bost obra joko dituzte, musika estilo guztietakoak: Do­nos­ti Zaharra, Gui­llermo Tell, El Bateo, The man with the golden arm eta Huapango.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!