«Euskal Herriko aurreneko sormen prozesu partehartzailea»

Kronika - Erredakzioa 2014ko azaroaren 15a

Hernanik dituen lau erronka nagusi identifikatu dituzte Mondragon Unibertsitateko hiru ikaslek, eta gaur parte hartze prozesu bat dina­mi­za­tuko dute, «Euskal Herrian egin­go den aurreneko sormen prozesu partehartzailea», he­rri­tarrek beren proposamenak egin eta konponbideak bi­latzeko.
Ondoren, proposamen ho­riek udaletxeko teknikariei aur­keztuko dizkiete, herri­ta­rrek beraiek. Teknikariek ho­rien inguruan hausnartuko dute, eta aurrerago, herri­tarren eta teknikarien arteko beste bilera batean, bidera­ga­rri­ta­suna aztertu eta aurrera aterako dituzte.
Gaurko saioa guztiz irekia da, eta herritar guztiak ani­ma­tu nahi dituzte parte har­tzera. Umeentzako tailerrak eta denentzako bazkaria izango dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!