Euskera eskolak ematen aitzindaria da AEK Astigarragan. Hasierako urteak gogorrak izan ziren: ez zen ezer ofiziala, ez zegoen euskaltegirik, ez eta azpiegiturarik... Euskera ikasteko nahia eta beharra zuten ordea astigartarrek, eta 70garren hamarkada inguruan eman zituzten aurreneko eskolak. Asko aldatu da ordutik: egun bi egoitza ditu AEKk Astigarragan, eta berria, atzo bertan inauguratu zuten. Goraka dijoa euskera ikasteko nahia Astigarragan, eta hori da euskaltegiak izan duen eboluzioaren adibide garbiena.
Gaztetxean eta pisuetan,
hasiera
Berrogei urte inguru pasa dira, boluntarioak aurreneko euskera klaseak ematen hasi zirela. Ez zuten leku fijorik, euskaltegirik, eta Gaztetxea izan zen aurreneko eskola. Beharrak gora egin, eta berehala pisu partikular bat alokatzea ere, erabaki zuten: «garai hartan, Antton Arka, Astigarragako alkatea izandakoa, figura zentrala izan zen. Berak lan asko egin zuen euskaltegiaren sorkuntzan».
«Kultur etxean bakarrik geratzea aprobetxatu genuen finkatu eta hobetzen hasteko»
Azpiegitura falta, urte luzez
Kultur etxea eraiki zutenean, ate berri bat zabaldu zen. Urte batzuk pasa ziren ordea, behar guztiak asetzerako: «kultur etxea eraiki zutenean, bertan hasi ziren klaseak ematen. Musika Eskolako klaseak ere bertan ematen ziren, gela konpartitzen zuten. Ez zegoen telefonorik, ez klaseak prestatzeko lekurik, ez kopiak ateratzeko fotokopiagailurik... Klaseak ematen ziren, bai, baina azpiegitura faltak berez, bere horretan jarraitzen zuen».
Denborak aurrera egin zuen, eta Musika Eskolako kideak lekuz aldatu ziren. Momentu klabea izan zen hura, lekua hartzeko: «bakarrik geratu ginen lokalean, eta horrek aukera eman zigun gure beharretara egokitzeko».
Autoikaskuntzan aitzindari, Astigarragako AEK
Egoera asko aldatu zen 2004 urtetik aurrera. Ordura arte taldeak sortzeko arazo dezente izan zituzten: «jendearen maila, ordutegi eskaria... oso ezberdinak ziren, eta askotan zerbitzua eman ezinik geratzen ziren». Autoikaskuntza izan zen soluzioa: «autoikaskuntza proposatzea okurritu zitzaigun. Beste euskaltegietan egindako saiakerek ez zuten funtzionatu. Astigarragan ordea ondo funtzionatu zuen, eta aintzindaria izan zen gainera».
«2004a arte jendearen eskaria ezin bete aritu ziren: maila ezberdinak, ordutegiak...»
2005 urtea, arrakastaren
abiapuntu
2005-2006 ikasturteak inportanteak izan ziren: «autoikaskuntzaren urtea izan zen, eta emaitzak ikusita, beste euskaltegietara zabaltzea erabaki zen. Astigarragan, autoikaskuntza gela inauguratu zuten, eta HABEko zuzendaria eta beste kide batzuk bertan izan ziren».
Geroztik, Udalarekin zuten harremanak ere, hobera egin zuen: «euskaltegi ofiziala bihurtu zen AEK, imajinatu, saltoa izugarria izan zen»
Urte haietatik aurrera, gorakada nabarmena izan da: «hobera egin dugu, eta igoera haundia izan da, batez ere, matrikulazioan».
«Autoikaskuntzak emaitzak eman zituen, eta beste euskaltegietara zabaltzea erabaki zen»
AEKren eskaintza
2014-2015 ikasturtean
Zeuk aukeratu:
l Astean zenbat egun:
2, 3 edo 4
l Eguneko zein unetan:
Goiz, eguerdi, arratsalde edo iluntzean
maila guztiak:
0, 1, 2 eta 3
autoikaskuntza:
Tutoretza eta
programazio
pertsonalizatua
talde
presentzialak + jarraipen
pertsonalizatuak
l Euskera ikasten
hasteko
l Dakizun euskera hobetzeko
l Hitz egiteko soltura hartzeko
l Testuak egoki idazten ikasteko
l Azterketak prestatzeko
l Zalantza gramatikalak argitzeko
l Erabilera okerrak zuzentzeko
l Afabetatzeko.
zilegi eskolak
mintzalagun
gurasolagun
Udalaren dirulaguntza matrikularen %100 arte
Informazio edo
izen ematea:
AEK (Kultur etxea, 48)
607 610 687
astigarraga@aek.org