Gizarte zerbitzuen mankomunitatea, Goizuetako Xalto eskola eta guraso elkartea hitzaldiak antolatzen ari dira. Kurtso honetan hiru eginen dira, eta lehendabizikoa datorren asteartean izanen da (azaroak 18). Gaia: Elikadura nahasteen prebentzioa eta hautemate azkarra. Gaur egun, gure gizartean izaten diren elikadura nahasteetaz ariko dira: elikadura nahasteak zer diren, azkar atzemateko seinaleak zeintzuk diren, prebentzio psikologiko nahiz nutrizionala nola egin daitekeen eta sintoma txikienaren aurrean eman beharreko pausoak zeintzuk diren.
ACABEko Arantza Lorenzok emanen du hitzaldia Eskolako jangelan 17:30etan.