Olaizolak irabazi beharra, finalerdietara pasatzeko

Kronika - Erredakzioa 2014ko azaroaren 15a

Bihar erabakiko da Lau t’erdiko Txapelketako finalerdiak zein pilotarik jokatuko dituzten. Bihar jokatuko da final laurdenetako ligaxkako azken partida, Aimar Olaizola egungo txapeldunaren eta Joseba Ezkur­diaren artean. Eta goizue­tarrak irabazi beharra dauka. Orain arte jokatutako bi partidetatik bakarra irabazi du. Bengoetxea VIari irabazi zion eta Olaetxearen aurka galdu zuen. Ezkurdiak, berriz, ez du aukerarik finalerdietara sailkatzeko, baina irabaziz gero, Olaetxeak aukera izanen luke. Hasiera batean, ez dirudi goizuetarrak arazorik izanen duenik finalerdietara pasatzeko.

Olaizolak, pilota arinagoak
Ostegunean izan zen pilota aukeraketa eta Aimar Olaizo­lak honako pilotak aukeratu zituen: 104,5 eta 104,4 gramokoak. Ezkurdiak, berriz, honakoak: 104,8 eta 106,4 gramokoak.

Bihar, Atano IIIan
Partida bihar izanen da 17:00etatik aurrera, Do­nostia­ko Atano IIIa pilotalekuan. ETB 1n ere ikusgai izanen da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!