Futbitoan, txikien taldea berriz martxan dago. Aurten guraso elkarteak antolatzeko ardura hartu du. 28 ume apuntatu dira eta hiru taldetan banatuko dira: txikienek ostiraletan eginen dituzte entrenamenduak (18:00-19:00) Mª Jose Etxeberriarekin; ertainek asteazkenetan (17:00-18:00) Iñaki Loiarterekin; eta zaharrenek Ibai Zugarramurdirekin.