‘Euskararen kate hautsiak’ liburua aurkeztuko du Anautek

Kronika - Erredakzioa 2014ko azaroaren 15a

Goizuetako euskara teknikariak, Dabid Anautek, liburu aurkezpena eginen du gaur. Euskal Memoriaren enkarguz, Euskararen kate hautsiak liburua idatzi zuen iaz eta horixe aurkeztuko du 19:00etan, Ganbaran. Liburuak euskarak jasan duen zapalkuntzaren memoria du ardatz, eta besteak beste, hainbat goizuetarren testigantzak biltzen ditu.
Horrez gain, 17:00etan, umeentzako jokoak izanen dira eta hurrengo ostiralean, Arkaitz Astiazaranen dokumentala: Euskal Herriko al­txorretan barrena.

Umore Ona eguna,
joan den asteburuan

Joan den astean, hainbat ekintza izan ziren Azaro Kulturalean. Ostiralean, Angel  Olaranek hitzaldi bat eman zuen Wukroren inguruan.
Larunbatean, Umore Ona eguna izan zen. Goizean, Nafa­rroako kirol jokoetako bi pilota partida jokatu ziren. Lehenda­bizikoan, Legarreta-Salaberria (Umore Ona) Ga­larza-Ijurko­ren (Larraun) aurka neurtu ziren eta 9-18 galdu zuten. Bigarrenean, Aizkorbe-Apeze­txea (Umore Ona) 22-15 nagusitu ziren Nazabal-Goikoetxea­ren (Aldabide) aurka.
Arratsaldean, futbito partidua jokatu zen bitartean, an­tzerkia egin zuten Aresoko herritarrek. Ondoren, korukoak eta dantzariak kalez kale ibili ziren girotzen. Eta buka­tzeko, ataletako partaideek afaria egin zuten elkartean.

EGITARAUA
Gaur
17:00, umeentzako jokoak
plazan.
19:00, ‘Euskararen kate hautsiak’ David Anauten liburuaren
aurkezpena Ganbaran.
Azaroak 21, ostirala
19:30, ‘Euskal Herriko
altxorretan barrena’ Arkaitza Astiazaranen dokumentala, Ganbaran.
Azaroak 22, larunbata
18:00, ‘Sendabelarrak’ Maika Cerderaren hitzaldia, Goxalin.
Azaroak 28, ostirala
19:30, ‘Errimatuz garenera
arrimatuz’ Oskar Estangaren
ikuskizuna, Ganbaran.
Azaroak 29, larunbata
Feria: artisau, nekazaritza
produktu eta azienda.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!