Obren bibrazioekin, arriskurik ez

Kronika - Erredakzioa 2014ko azaroaren 15a

Udalak jakinarazi duenez, Arrobitxulo eta Urumea Berriko zenbait bizilagun harremanetan jarri dira Udalarekin Tranbia ibilbideko lanek etxeetan eragindako bibrazioengatik larrituta. Egoera aztertu dute eta teknikari eta arkitektoek Udalari baieztatu diotenez, eraikin eta pertsonentzako ez dago inolako arriskurik. «Bibrazio horiek gogaikarriak eta desatseginak direla ezin da ukatu eta horregatik bizilagunei barkamena eskatu nahi diegu. Hala ere, beharrezkoak dira obra ondo bukatzeko. Bibrazioak, materiala konpaktatzeko makinak eragiten ditu», azaldu dute Udaletik. Astebete gehiago beharko dute konpaktazioa bukatzeko eta bitartean neurri batzuk hartuko dituzte. Ordutegia zaindu, besteak beste.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!