Punturik lortu gabe jarraitzen du Mundarrok azken bost partiduetan eta bolada kaxkarra atzean utzi beharrean dira moreak. Gaur gainera, motibazio bikoitza izango dute Hernaniren aurkako derbia jokatuko baitute astigartarrek. Etxean hartuko dituzte txuri-berdeak, eta hori ere aldeko izango dute. Arratsaldeko 15:30etatik aurrera neurtuko dira Zarkumendegi zelaian.
Lehia polita
Hernani lau puntu gorago dago sailkapenean, baina bi taldeek antzeko emaitzak lortu dituzte orain arte. Lehia polita izango dela espero da. Horrez gain, derbiak sortu ohi duen giro ederraz gozatzeko aukera izango da. Beraz, huts egin ezineko plana dute gaur astigartar eta hernaniarrek.