Emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna da azaroak 25 eta egunaren bueltan, ekitaldi ugari antolatu dira Astigarragan. Astelehenean hasi eta azaroaren 29ra arte izango dira: hitzaldiak, jardunaldiak, zine foruma, ikastaroak… Eta aurten, berezia izango da. Izan ere, Matazak, indarkeria sexistaren kontra ekimenak hilabeteak daramazki lanean. Besteak beste, bufanda erraldoi bat jarriko dute azaroaren 22an udaletxeko balkoian, genero indarkeriaren aurkako mezuarekin. Munduko txoko ugaritatik bidalitako zatiekin osatuko dute eta 400 metroko bufanda izango dela aurreikusten dute. Egun hori, egun potoloa izango da. Ekitaldi nagusiaz gain, izango dira: Yin Tao, haimak, tailerrak, musika, dantza, pintxoak, bazkaria, pala txapelketa…
Bufanda zatiak biltzen
Oraindik bufanda zatiak bidaltzeko aukera badago, eta bazkarira apuntatzeko ere bai (menua 20 euro). Horretarako: 630 678 474.
Sentsibilizazio ekimenak
Azaroak 17, astelehena
Komertzio moreen kanpaina hasiera.
Azaroak 18, asteartea
16:00 Esperientziaren eskola,
kultur etxean. Biolentzia egoera baten aurrean dauden eskubide eta
arauetaz ariko da Alvarez abokatua.
18:00 Zine foruma: ‘Madame Brouette’ kultur etxean.
Azaroak 19, asteazkena
10:00-14:00 Matazak photocall eta propaganda, Donostian.
Azaroak 20, osteguna
19:30, mural pintaketa J. B. plazan.
Azaroak 21, ostirala
Jardunaldiak, Pleno aretoan.
17:00 Hitzaldia: ‘Ni plazerra naiz’, Gaztelekuan.
Azaroak 22, larunbata
‘Matazak’ ekitaldi nagusia
10:00etatik aurrera: bufanda jartzea, Yin Tao, haimak eta tailerrak, musika eta dantza emanaldiak, ekitaldia, pintxoak eta sagardoa, bazkaria Ipintzan, umeentzako tailerrak, Emakumeen Pala Txapelketa*...
*Izena emateko azken eguna, azaroak 20. Kiroldegian apuntatu behar da edo kiroldegia@astigarraga.net
Azaroko asteburuak
Mundarroko taldeak ekimenetara batuko dira bi asteburu hauetako partiduetan.
Azaroak 24, astelehena
19:30 Literatur tailerra, kultur etxean
Azaroak 25, asteartea
12:00 Kontzentrazioa udaletxean.
18:00 Zine foruma kultur etxean.
Azaroak 26, asteazkena
09:30-11:00 Gi Gong saioa, kultur etxean.
Azaroak 27, osteguna
19:00 Plenoan, mozioa.
Ondoren, pintxo potea.
Azaroak 28, ostirala
09:30-11:30 Biodantza saioa, kultur etxean.
Azaroak 29, larunbata
17:00 Autodefentsa, Gaztelekuan.
19:30 Aiztondoren emanaldia, elizan.