Saski ederrak prestatzen, eta errifak salgai

Kronika - Erredakzioa 2014ko azaroaren 15a

Gabonetan saski eder bat jaso nahi? Horretarako aukera paregabea eskaintzen dute Kronikak eta Berriak elkar­teak. Beste urte batez, saskiak zozketatuko dituzte, mota guztietako opariekin: ardo kaxak, umeentzako jokuak, otorduak, eguzkitako betaurre­koak... Horiek eta askoz ere gehiago izango dituzte aurtengo saskiek.

Opariak, Berriak elkartekoek
Berriak elkarteko merkata­ri eta ostalariek jarriko dituzte saskietako opariak, aurten ere. Haien komertzioetan salgai dauzkaten produktu onenak jarriko dituzte, eta dagoeneko, ari dira osatzen aurreneko saskiak. Aurreko gabonetan, lau saski zozketatu ziren, eta 15 bat opari izaten ditu bakoitzak.

Mota guztietako opariak izango dituzte saskiek: umeentzako jokuak, otorduak...

Errifak euro batean salgai, ohiko puntuetan
Errifak salgai daude dagoe­ne­ko, herriko hainbat tokitan: Berriakeko komertzio eta ta­bernetan, Zinkoenea eta Conde kioskoetan, eta Migel Lujan­biok. Kronikaren egoitzan ere (Larramendi 11, behea), erosi daitezke. Prezioa ere ez da aldatu: errifa bat, euro bat.

Zozketa, abenduaren 19an
Saskiak abenduaren 19an zozketatuko dira, 12:00etan, Biterin. Sariren bat ez balitz banatuko, urtarrilak 2an egingo da berriro. Bigarren zozketan sartzeko, Kronikan entregatu behar dira errifak, abenduaren 26tik 31ra. Jasotako errifa horien artean egingo da zozketa.
Zozketa eguna baino lehen, aukera izango saskiak nola dauden jakiteko. Astebururo argitaratuko da Kronikan, saski bakoitzak zein sari dauzkan momentu horretan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!