Aurrera jarraitzen du Hernaniko Xake Txapelketak, eta seigarren jardunaldira iritsi dira dagoeneko. Aurreneko bost asteburuak pasata, hiru xakelari daude buruan: Fernando Esnaola, Pablo Arrondo eta Eneko Martiarena. 4 punturekin daude hirurak, baina despistatzeko aukerarik ez daukate: 3,5 punturekin, oso gertu dauzkate Oxan, Felix Manso eta Mikel Zubia. Bihar, beste 12 partida jokatuko dituzte Zumitza tabernan, arratsaldeko 16:00etan hasita. Bereziki ikusgarriak izango dira aurreneko sei horien artekoak: Arrondo-Martiarena, Manso-Fernando Esnaola, eta Oxan-Mikel Zubia.